Gorka Urbizu Euskal Herrian, eta baita Euskal Herritik kanpora ere, erreferente bihurtutako musika talde bateko kantaria da. Baina horrez gainera, buruari asko eragiten dion gazte horietakoa da. Gai ugariri buruz hitz egin daiteke Lekunberrikoarekin: musika, jendearen arteko harremanak, Euskal Herria, bizitza bera… Musika gogorra egiten dute, komertzialtasunari zirrikitu bakarra ere uzten ez dion horietakoa, baina gogortasun hori Gorka Urbizuren ahots leunaz gozatzen dute.

