Urtarrilaren 29an grebarako deia egin dute irakasleek eta zerbitzu publikoetan diharduten sindikatuek, baina egun hori iritsi aurretik ere, mobilizazioekin jarraituko dute ikasleek.
Darcosek iragarri duenez, hezkuntza erreforma atzeratu egingo dute, eta beraz, ez da datorren ikasturtean indarrean sartuko, baina horrek ez du esan nahi erreforma bertan behera geratuko denik, atzeratu dutela baizik.
Protesten bidez, ikasleek Frantziako Hezkuntza Nazionalak ezarri nahi dituen hainbat murrizketa eta erreforma errefusatu nahi dituzte. Era berean carte scolaire deiturikoa desagertuz “lizeo txiro eta aberatsen arteko aldeak oraino handiago izanen direla” beldur agertu dira ikasleak.
